lunes, 28 de noviembre de 2011

Versace for H&M.

Duela 2 aste, azaroak 16, gaueko 10etan zorotasuna hasi zen Gran Vían 32, Madrilen. Versace eta H&M-ko aurre-salmenta zen eta pribilegiatu bakar batzuk gonbidapenekin sartu ahal izan ziren erosketa esklusibo hoiek egitera.
Pasaden astean, azkenean, 300 hautatutako dendetan bilduma esklusibo hau saltzen hasi dira eta denda hoietan, magdalenak eta kafea oparitu dute ilaran zeuden pertsonen artean.
Bilduma honek iruzkin asko jaso ditu, itxura askotakoak. Batzuk esan dutenez, baldarkeria hutsa da eta beste batzuk handinahi bat dela, hau da, 'nahi dut baina ezin dut'. Eta egia da, asko gara nahi dugunak baina ezin, prezioak nahiko altuak baitira.
Aurre-salmenta horretara ospetsu dezente joan ziren, esate baterako Carmen Lomana, 'Glamurraren errgina' eta Bibiana Fernandez. Hauek aitortu zuten Versace-ren jarraitzaileak izan direla 80ko hamarkadatik.
Bildumak emakumezkoen 47 atal ditu, arropak eta konplementuen artean, 20€tik 300€rako prezioen artean.








lunes, 21 de noviembre de 2011

Sarrera.

Kaixo guztioi! Euskaraz idatzitako modari buruzko blog batean zaudete! Modaren munduaren barruko azkenengo mugimenduak aztertuko ditugu, sasoi honetan bakoitzaren armairuan egon behar diren nahitaezko gauzak zeintzuk diren ikusi eta non lortu daitezkeen aipatuko dugu. Gainera, denda askotako arropa sorta berriak ikusiko ditugu, modazko aldizkari diferenteak, telebistako serietan agertzen diren lookak... Horretaz gain, gala desberdinen sari banaketetan, pertsonai famatuek eraman dituzten arropak eta konplementuak ikusiko ditugu! Pertsonai famatu askotan zentratuko gara, haien look diferenteez gure look asekiblea egiteko! Gustatzea espero dut!