Gabonak heltzear daudela, familia eta empesa afariak datoz eta denok nahi dugu gure soineko perfektua, ikusgarria. Baina arazo bat dago, ez dakigu zein izango zaigun mesdegarri eta zein ez, ez dakigu zein
kolore diren tendentzia urte honetan ezta soineko ala gona erabaki. Duda hoiei amaiera emateko, hemen dituzue soineko eta gona ugari, prezio askotakoak eta hoiekin eramateko zapata eta eskuko-zorro batzuk. Gusto eta prezio guztientzat daude eta non aurkitu daitezkeen aipatuko dut zuentzat!
H&Mko soinekoa, benetan polita. Bakarrik tirante bat izateak mesedegarria da eta figura eta biribiltasun ikusgarriak dituzten pertsonentzat. Beltza, urte honetako kolore bat da eta, ez dutenentzat asko liluratu nahi baina elegante joan nahi dutenentzat oso aproposa. Gainera aurrekontu txikia dutenentzat egokia da, 29.95€ balio baitu.
Gona nahiago dutenentzat, H&Mko hau aurkitu dut, nire iritziz oso polita. Alkandora beltz batekin konbinatua, izugarrizko look-a sortuko zenuke. Gainera, jaka beltz batekin eta gero ikusiko dutugun takoidun zapata batzuekin, iluragarri joango zinateke 17.95€-gatik.

