Mostrando entradas con la etiqueta Dendak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Dendak. Mostrar todas las entradas

jueves, 1 de diciembre de 2011

Urtezahar-gaua

Gabonak heltzear daudela, familia eta empesa afariak datoz eta denok nahi dugu gure soineko perfektua, ikusgarria. Baina arazo bat dago, ez dakigu zein izango zaigun mesdegarri eta zein ez, ez dakigu zein
kolore diren tendentzia urte honetan ezta soineko ala gona erabaki. Duda hoiei amaiera emateko, hemen dituzue soineko eta gona ugari, prezio askotakoak eta hoiekin eramateko zapata eta eskuko-zorro batzuk. Gusto eta prezio guztientzat daude eta non aurkitu daitezkeen aipatuko dut zuentzat!
 H&Mko soinekoa, benetan polita. Bakarrik tirante bat izateak mesedegarria da eta figura eta biribiltasun ikusgarriak dituzten pertsonentzat. Beltza, urte honetako kolore bat da eta, ez dutenentzat asko liluratu nahi baina elegante joan nahi dutenentzat oso aproposa. Gainera aurrekontu txikia dutenentzat egokia da,  29.95€ balio baitu.

Gona nahiago dutenentzat, H&Mko hau aurkitu dut, nire iritziz oso polita. Alkandora beltz batekin konbinatua, izugarrizko look-a sortuko zenuke. Gainera, jaka beltz batekin eta gero ikusiko dutugun takoidun zapata batzuekin, iluragarri joango zinateke 17.95€-gatik.


lunes, 28 de noviembre de 2011

Versace for H&M.

Duela 2 aste, azaroak 16, gaueko 10etan zorotasuna hasi zen Gran Vían 32, Madrilen. Versace eta H&M-ko aurre-salmenta zen eta pribilegiatu bakar batzuk gonbidapenekin sartu ahal izan ziren erosketa esklusibo hoiek egitera.
Pasaden astean, azkenean, 300 hautatutako dendetan bilduma esklusibo hau saltzen hasi dira eta denda hoietan, magdalenak eta kafea oparitu dute ilaran zeuden pertsonen artean.
Bilduma honek iruzkin asko jaso ditu, itxura askotakoak. Batzuk esan dutenez, baldarkeria hutsa da eta beste batzuk handinahi bat dela, hau da, 'nahi dut baina ezin dut'. Eta egia da, asko gara nahi dugunak baina ezin, prezioak nahiko altuak baitira.
Aurre-salmenta horretara ospetsu dezente joan ziren, esate baterako Carmen Lomana, 'Glamurraren errgina' eta Bibiana Fernandez. Hauek aitortu zuten Versace-ren jarraitzaileak izan direla 80ko hamarkadatik.
Bildumak emakumezkoen 47 atal ditu, arropak eta konplementuen artean, 20€tik 300€rako prezioen artean.