lunes, 5 de diciembre de 2011

MTV Plain Jane: Louise Roe.

Nire ustez, Louise Roe estilo, begikortasun eta talentuaren nahaste ezin hobea da. 30 urteko ingalaterrako neska hau iadanik estilista, Elle UK eta Vogueko erredaktorea, E! Entertainment-ko aurkezlea izatea lortu du. Gainera, 'The City'-n parte hartu zuen, eta orain programa berri bat dakartzagu MTV-n, Plain Jane izenekoa.

Plain Jane programa entretenigarria da ikusteko eta niri asko gustatzen zait. Ordu erdi baino ez du iraunten eta neska anonimo batzuen barneko eta kanpoko aldaketak erakusten ditu haien beldurrak gainditzeko eta haien mutilari deklaratzeko gai izateko... Ez du sekreturik, baina oso entretenigarria da.






Lehenik eta behin neskarekin hitz egiten du eta honek esaten dio nor den maite duen mutila. Orduan, Louisek mutilari deitzen dio eta itsu-hitzordu bat eskatzen dio, neska ez delako gai mutilari esateko benetan maite duela. Honek baietz esaten du eta aldaketak hasten dira. Neskek dituzten
segurtasun-gabeziak atzean uzteko, proba batzuk egiten dizkie; jausgailutik botatzea, erleak dauden leku batetik eztia atera.. nesken gaitasun-gabezien arabera.








Segurtasun pertsonala lortu eta gero, erosketak egitera eramaten ditu, eta haien looka hoberera aldatzen du. Arropa berriarekin hobeto sentitzea nahi du Louisek eta moda zer den irakasten die.  Gainera, neskek duten gorputzarekin pozik egotea lortzen du. Gero, ile-apaindegira eramaten ditu  hitzordura polit-polit joan daitezen.








Programaren bukaeran, hitzordua baino lehenago makilatzeile profesional batek apaintzen ditu eta azkenik, Louisek aukeratu duen soinekoa jartzen du neskak. Azkenean, 'itxuraldaketa' bukatu eta badaude prest hitzordura joateko, haien gustoko mutilarekin. Hitzordua terraza polit batean edota etxe handi baten patioan izan ohi da eta ailegatu da ordua deklaratzeko. Onartuko al du?






Programa ikustera gonbidatzen zaituztet ostiraletan 21:30h, MTV. Horrela, imaginatzen dugun bitartean estilista batek erabat aldatuko gaituela, Louiseren lookak ikus ditzazkegu, udaberri honetarako apropos-aproposak!









viernes, 2 de diciembre de 2011

Plataformak guztiontzat!

Kaletik neska bat plataforma altuekin ikusi nuenetik maitemindu naiz haietaz! Asko gustatzen zaizkit eta gauza askorekin jar ditzazkezu; jeans batzuekin, gona batekin, soineko batekin, legginsekin...


MICHAEL KORS, 175$



JEFFREY CAMPBELL, 115.77€





L.A.M.B, 325$





MIU MIU, 541.95€



MODCLOTH, 47.99$




OFFICE, 60 libra

Eguraldi txarrari, Hunter batzuk!

Ongi etorria udazken-negura! Atzean utzi dugu uda eta izugarrizko beroa hurrengo urterarte. Hotza eta euria ez zaizkizuela gustatzen? Bada, niri Hunter botez ohartu nintzenetik, negua eta batez ere, euria gustoko dut. Beti nago euriaren zain, nire gustokoen botak jartzeko prest. Hunter marka, nola ez, ingelesa da, Europako herrialdeetatik euritsuenetakoa. Ehunka kolore daude, modelo ezberdinak eta osagarri asko. Oharkabean iragan nahi bazara, kolore ilun bat autatu dezakezu, beltza edota urdin iluna esaterako; baina nahi duzuna atentzioa deitzea bada, kolore deigarriak auta ditzakezu, horia eta gorria adibidez. Baina benetan gustatzen zaizuna glamurra bada, zilar-kolorekoak edota urre kolorekoak ere badaude.

Pertsonai famatuak, sinadura honen jarraitzaile sutsuak dira eta ez dago bat bota hauei eutsi dena. Modan jarri zuena Kate Moss izan zen Glastonburyko jaialdian duela urte batzuk.




jueves, 1 de diciembre de 2011

Urtezahar-gaua

Gabonak heltzear daudela, familia eta empesa afariak datoz eta denok nahi dugu gure soineko perfektua, ikusgarria. Baina arazo bat dago, ez dakigu zein izango zaigun mesdegarri eta zein ez, ez dakigu zein
kolore diren tendentzia urte honetan ezta soineko ala gona erabaki. Duda hoiei amaiera emateko, hemen dituzue soineko eta gona ugari, prezio askotakoak eta hoiekin eramateko zapata eta eskuko-zorro batzuk. Gusto eta prezio guztientzat daude eta non aurkitu daitezkeen aipatuko dut zuentzat!
 H&Mko soinekoa, benetan polita. Bakarrik tirante bat izateak mesedegarria da eta figura eta biribiltasun ikusgarriak dituzten pertsonentzat. Beltza, urte honetako kolore bat da eta, ez dutenentzat asko liluratu nahi baina elegante joan nahi dutenentzat oso aproposa. Gainera aurrekontu txikia dutenentzat egokia da,  29.95€ balio baitu.

Gona nahiago dutenentzat, H&Mko hau aurkitu dut, nire iritziz oso polita. Alkandora beltz batekin konbinatua, izugarrizko look-a sortuko zenuke. Gainera, jaka beltz batekin eta gero ikusiko dutugun takoidun zapata batzuekin, iluragarri joango zinateke 17.95€-gatik.


lunes, 28 de noviembre de 2011

Versace for H&M.

Duela 2 aste, azaroak 16, gaueko 10etan zorotasuna hasi zen Gran Vían 32, Madrilen. Versace eta H&M-ko aurre-salmenta zen eta pribilegiatu bakar batzuk gonbidapenekin sartu ahal izan ziren erosketa esklusibo hoiek egitera.
Pasaden astean, azkenean, 300 hautatutako dendetan bilduma esklusibo hau saltzen hasi dira eta denda hoietan, magdalenak eta kafea oparitu dute ilaran zeuden pertsonen artean.
Bilduma honek iruzkin asko jaso ditu, itxura askotakoak. Batzuk esan dutenez, baldarkeria hutsa da eta beste batzuk handinahi bat dela, hau da, 'nahi dut baina ezin dut'. Eta egia da, asko gara nahi dugunak baina ezin, prezioak nahiko altuak baitira.
Aurre-salmenta horretara ospetsu dezente joan ziren, esate baterako Carmen Lomana, 'Glamurraren errgina' eta Bibiana Fernandez. Hauek aitortu zuten Versace-ren jarraitzaileak izan direla 80ko hamarkadatik.
Bildumak emakumezkoen 47 atal ditu, arropak eta konplementuen artean, 20€tik 300€rako prezioen artean.








lunes, 21 de noviembre de 2011

Sarrera.

Kaixo guztioi! Euskaraz idatzitako modari buruzko blog batean zaudete! Modaren munduaren barruko azkenengo mugimenduak aztertuko ditugu, sasoi honetan bakoitzaren armairuan egon behar diren nahitaezko gauzak zeintzuk diren ikusi eta non lortu daitezkeen aipatuko dugu. Gainera, denda askotako arropa sorta berriak ikusiko ditugu, modazko aldizkari diferenteak, telebistako serietan agertzen diren lookak... Horretaz gain, gala desberdinen sari banaketetan, pertsonai famatuek eraman dituzten arropak eta konplementuak ikusiko ditugu! Pertsonai famatu askotan zentratuko gara, haien look diferenteez gure look asekiblea egiteko! Gustatzea espero dut!