Ongi etorria udazken-negura! Atzean utzi dugu uda eta izugarrizko beroa hurrengo urterarte. Hotza eta euria ez zaizkizuela gustatzen? Bada, niri Hunter botez ohartu nintzenetik, negua eta batez ere, euria gustoko dut. Beti nago euriaren zain, nire gustokoen botak jartzeko prest. Hunter marka, nola ez, ingelesa da, Europako herrialdeetatik euritsuenetakoa. Ehunka kolore daude, modelo ezberdinak eta osagarri asko. Oharkabean iragan nahi bazara, kolore ilun bat autatu dezakezu, beltza edota urdin iluna esaterako; baina nahi duzuna atentzioa deitzea bada, kolore deigarriak auta ditzakezu, horia eta gorria adibidez. Baina benetan gustatzen zaizuna glamurra bada, zilar-kolorekoak edota urre kolorekoak ere badaude.
Pertsonai famatuak, sinadura honen jarraitzaile sutsuak dira eta ez dago bat bota hauei eutsi dena. Modan jarri zuena Kate Moss izan zen Glastonburyko jaialdian duela urte batzuk.



No hay comentarios:
Publicar un comentario