Plain Jane programa entretenigarria da ikusteko eta niri asko gustatzen zait. Ordu erdi baino ez du iraunten eta neska anonimo batzuen barneko eta kanpoko aldaketak erakusten ditu haien beldurrak gainditzeko eta haien mutilari deklaratzeko gai izateko... Ez du sekreturik, baina oso entretenigarria da.
Lehenik eta behin neskarekin hitz egiten du eta honek esaten dio nor den maite duen mutila. Orduan, Louisek mutilari deitzen dio eta itsu-hitzordu bat eskatzen dio, neska ez delako gai mutilari esateko benetan maite duela. Honek baietz esaten du eta aldaketak hasten dira. Neskek dituzten
segurtasun-gabeziak atzean uzteko, proba batzuk egiten dizkie; jausgailutik botatzea, erleak dauden leku batetik eztia atera.. nesken gaitasun-gabezien arabera.
Programaren bukaeran, hitzordua baino lehenago makilatzeile profesional batek apaintzen ditu eta azkenik, Louisek aukeratu duen soinekoa jartzen du neskak. Azkenean, 'itxuraldaketa' bukatu eta badaude prest hitzordura joateko, haien gustoko mutilarekin. Hitzordua terraza polit batean edota etxe handi baten patioan izan ohi da eta ailegatu da ordua deklaratzeko. Onartuko al du?
Programa ikustera gonbidatzen zaituztet ostiraletan 21:30h, MTV. Horrela, imaginatzen dugun bitartean estilista batek erabat aldatuko gaituela, Louiseren lookak ikus ditzazkegu, udaberri honetarako apropos-aproposak!











No hay comentarios:
Publicar un comentario